XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AHOZKOAREN ULERMENA -12
1. TESTUA
Arazoa ez da berria.

Drogaren atzetik diru mordo ikaragarriak eta polizia mugitzen dela esatea Pernandorena esatea da gure herrian.

Mundu guztiak daki. Begibistakoa da.

Ez da ulertzen Euskal Herria poliziaz eta goardia zibilez beteta egotea eta hein berean estatu espainoleko paradisurik handiena izatea drogarentzat, heroinarentzat bereziki.

Ez da ulertzen, edo-ta oso ondo ulertzen da.

Milaka aldiz salatu dute hori erakunde politiko abertzaleek.

Eduardo Haro Ibars-ek ere honela zioen urriaren 30ean Madrilgo Liberación egunkarian: Euskadiko adibidea daukagu gugandik hurbilen.

Gipuzkoan, proportzioan, New Yorkeko estatuan beste zaletu ageri da.

Esan daiteke heroina dela ETAren aurkako gerra zikineko beste elementu bat.

Ez dago borroka armatuaz interesatuko den drogaren mendekorik, ez da gauza horretarako; trafikanteak, aldiz, konfidente ezin hobeak izan daitezke inolako ohore eta etikarik gabeko guziak izaten diren bezalatsu.

Adibide gisa zera erabiltzen du: iragan mendean laudanoa, heroinaren familiakoa (beste opiazeo bat), erabiltzen zuen Britania Handiko Inperioak meatzari galesak menderatzeko.

Ez dago alde horretatik jarraitu beharrik.

Nahikoa da Iruñean, Bilbon, Oreretan, Zarautzen edo Trintxerpen rollo horretan dabilen jendeari inguratzea bakoitza nor den ezagutzeko.

Denok ezagutzen ditugu komisariatik pasatako heroinazaleak.

Denok dakigu zein izan duten aurrenengo galdera eta zein ondorengo proposamena.

Donostiako Alde Zaharreko bat ezagutzen dugu guk.

Hiru edo lau aldiz eraman dute komisariara.

Alde batetik ziurtatu nahi dute drogaren komertzioa kanal normaletatik doala; bestetik, aurrenengo aldian, eta beti geroztik, zera galdetu izan didate, ea zein diren Parte Zaharrean politikan eta piskat mugitzen direnak.

Ea zein den hau edo zein bestea.

Ez du ezer esaten.

Drogarik gabe utzi dute.

T. MANTEROLA Drogaren aurka fedea? ARGIA, 1.038 zkia, Abendua 2, 27. orr.a.

2. TESTUA
GALDERA. Askotan esan duzu euskara hizkuntza txikia dela.

Ez al da erregarria hizkuntza txiki bateko hizkuntzalaria izatea?.

KOLDO MITXELENA. Nahi duzu nire iritzia zinetan eta benetan agertzea?.

Bueno, ba orduan baietz esango dizut.

Batetik, ingelesak, esate baterako, jende gehiago du bere inguruan.

Beraz, alde horretatik okerrago gabiltza.

Baina orain langilearen aldea hartuko dut.

Euskararen munduan nabarmentzea errazagoa da ingelesaren munduan baino.